Arrasateko Arkada Social taldekoak ere Ahotsenea gunean aurkeztu dute azken lana:'Beste istorio bat'; kantu berriez gainera, beste lanetakoak ere sartu dituzte ordu erdiko errepertorioan. Emanaldia bukatuta, gustura ziren taldekideak laburra izan bada ere, kontzertuari etekina aterata. Zaleak ere gustura arrasatearrekin kantuan; Hodei abeslariaren esanetan, emanaldiaren hasieran jende askorik ez bazegoen ere, minutuak aurera egin ahala betetzen joan da karpa. Taula gainetik jaitsita, Maukaren stand-era joan dira diskoak sinatzera. Maukakoak ere gustura dira, besteak beste, Arkada Social taldearen lanak izan duen eskaeraz.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.