Todoterreno gris batek eta Ford Focus batek istripua izan dute Kanpantzarren. Horren ondorioz, todoterrenoa iraulita dago errepidean. 16:00ak aldera gertatu da istripua, eta lekuko batek kontatutakoaren arabera, errail bat (ezkerrekoa) itxita dago Kanpantzar jatetxea eta Sara jatetxearen artean. Txandaka dabiltza zirkulazioa bideratzen.