Ahotsenea lepo Goseren emanaldian

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2012ko abenduaren 8a

Goseren Laranja diskoa ere zuzenean entzuteko bidea izan da Ahotsenean. Ordu erdiko emanaldian gustura jardun dute arrasatearrek, bereziki azkeneko lana jendaurrean erakusten. Ahotseneako karpa beteta zegoen; aurrez-aurrekoa galtzeko bape asmo barik, zale asko denboraz joan dira lekua hartzera eta ilara egin behar izan dute aretora sartzeko.

Gaurko kontzertuaz gainera, Gosek atzo beste aurkezpen bat ere egin zuen: Irudienean aurkeztu zuen, 3Dn egindako Ezetz kantuaren bideoklipa. Bihar, igandea, Goseren aipatutako azken bideoklipa ikusteko aukera izango da Irudienean, 18:00etan. Taldeko kideak ere han izango dira.

Gosek 3Dn egindako 'Ezetz' kantuaren bideoklipa aurkeztu zuen atzo, egubakoitza, Durangoko Azokan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak