Arrasatearrek ibilbideko bosgarren diskoa aurkeztu berri dute Durangoko Azokako Ahotsenea gunean. Emanaldia amaituta, taldekideak pozik aurkitu ditugu, Ekain Zubizarreta, kidearen esanetan: segituan martxa hartu diogu eta gustura jardun dugu gero. Ordu erdi justu jo dugu, disko berriko kantuak gehienbat nahiz eta kantu zaharretara ere jo dugun. Aurrean herriko lagun eta zale asko genituen. Pozik gaude". Ahotseneako lanak eginda, Bonberenearen stand-era joan dira, hantxe dute-eta, 'Hirugarren azala'.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.