Onik aurkitu dituzte Arrasateko Meatzerreka auzoko Galarrako kobazuloan galdu diren lau gazteak. Familiartekoak, Ertzaintza eta espeleologo talde bat aritu da haien bila, senideek ohartu direnean etxera ez zirela itzultzen. Arratsalderako espero zituzten, baina ilundu denean, itzultzen ez zirela-eta, arduratzen hasi dira eta haien bila hasi dira. Azkenean, 21:00ak aldera aurkitu dituzte, laurak onik. Arrasate eta Aramaioko lau gazte dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.