Errugbi taldeak bigarren fasea hasiko du aste bukaeran

Mireia Bikuña 2012ko abenduaren 7a

Igor Isasiren taldea B multzoan lehiatuko da, lehen fasean bosgarren, seigarren, zazpigarren eta zortzigarren lekuetan sailkatutako taldeen kontra:  Uribealdea, Bathco Rugby Club, Uni Bilbao Rugby, Zaisa Irun, Elorrio RT, Hernano CRE eta Kantabriako Unibertsitatearen kontra. Bigarren faseak 14 jardunaldi izango ditu: abenduaren 9an hasi eta apirilaren 7an bukatuko da.

Arrasate errugbi taldeak B multzoko seigarren lekuan bukatu zuen lehen fasea. Hori horrela, multzo berean lehiatuko da bigarren fasean ere. Jarraian duzue egutegia:

  • Abenduak 9: Uribealdea-Arrasate
  • Abenduak 16: Arrasate-Zaisa irun
  • Abenduak 23: Arrasate-Hernani
  • Urtarrilak 6: Uni Bilbao Rugby-Arrasate
  • Urtarrilak 13: Arrasate-Kantabriako Unibertsitatea
  • Urtarrilak 20: Bathco Rugby-Arrasate
  • Urtarrilak 27: Arrasate-Elorrio RT
  • Otsailak 2: Arrasate-Uribealdea
  • Otsailak 17: Zaisa Irun-Arrasate
  • Otsailak 24: Hernani-Arrasate
  • Martxoak 3: Arrasate-Uni Bilbao
  • Martxoak 17: Kantabriako Unibertsitatea-Arrasate
  • Martxoak 24: Arrasate-Bathco Rugby
  • Apirilak 7: Elorrio-Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak