Andrey Shestakov errusiarrak eman dio hasiera Arrasateko akordeoi lehiaketari

Jagoba Domingo 2012ko abenduaren 7a

Hasi dira jada Arrasateko nazioarteko akordeoi lehiaketako kanporaketa faseak. Shestakov errusiarrak eman dio hasiera XX. lehiaketa honi, bere akordeoiarekin entzuleak beste herrialde batzuetara garraiatuz. Lehenengo saio honetan publiko gutxi egon da, hala ere, pixkanaka entzule gehiago gerturatzen joan da.

Lehiaketaren hasiera besterik ez da izan, gaur goiz osoan zehar eta arratsaldeko 15:00etatik 17:00ak arte, mundu osoko akordeoi joleak Amaiako taula gainean instrumentuarekin trebezia erakutsiko dute. Ondoren, Gipuzkoako senior mailako kanporaketa faseari ekingo diote probintziako parte-hartzaileek. Eta gaurko eguna amaitzeko, iaz nazioarteko lehiaketa irabazi zuen Iosif Purits-ek emanaldia eskainiko du Arrasateko Kulturate aretoan arratsaldeko 20:00etan.


Biharkoan, Gipuzkoako XXV. jaialdia ospatuko dute, eta domekan, nazioarteko eta gipuzkoako senior lehiaketako azken faseak ospatuko dituzte Amaia antzokia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak