Lehenengo partidua Bizkaiko eta Arabako selekzioen artean jokatu da, eta Bizkaiko mutilek 80-69 irabazi dute. Partidu bizia eta gogorra izan da, eta harmailetan partidu amaieran giro beroa nabaria zen. Eguerdian Bizakaia eta Arabako emakumezkoen txanda izan da eta Arabarrak 63-59 irabazi dute luzapenaren ondoren. Zapatuan eta Domekan txapelketarekin jarraituko dute.
Zapatua, abenduak 8
- 10:00 Bizkaia-Gipuzkoa (Gizonezkoak).
- 12:00 Bizkaia-Gipuzkoa (Emakumezkoak).
Domeka, abenduak 9
- 10:00 Gipuzkoa-Araba (Emakumezkoak).
- 12:00 Gipuzkoa-Araba (Gizonezkoak).