San Nikolasen omenez...litxarreriak

Mireia Bikuña 2012ko abenduaren 6a

San Nikolas, triskilistras...lukainka, txorizo... kantua bukatzean hasi da boloa Arrasateko Herriko Plazan eta hainbat auzotan. Udal ordezkariek botatako gozokiak poltsan sartu, eta gustura bukatu dute ekitaldia. Hemen dituzue plazan eta Usaetxeko ludotekan ateratako erretratuak.

Gaurko egunez, abenduak 6, ospatzen da San Nikolas eguna, eta tradizioari jarraituz, neska-mutiko pila batu da herriko hainbat lekutan litxarreriak batzeko asmoz. Aurtengoa iazkoa baino lasaiagoa izan da. Herriko Plazan bi gune egokitu dituzte: 5 urte artekoak plazan dagoen oholtzara begira ipini dituzte, eta zaharragoak udaletxeko balkoira begira. Bi lekuetan udal ordezkariak egon dira gozokiak eta beste botatzen. Gurasoak hesien atzean kokatu dituzte.

Usaetxen ere bai

Aurten lehen aldiz, herriko hainbat auzotan boloa egin dute. Erguingo auzo-alkatetzak boloa egiteko eskaera eta dirulaguntza eskatu zizkion Udalari. Lau kaxa goxoki banatu dituzte hango umeen artean. Umeak pozik zeuden, gutxiago izanik, "Herriko Plazan baino gehiago" jaso dugulako. Usaetxeko ludotekatik San Andres aldera egin dute kalejiran, bigarren boloa egiteko.

Erguingo auzo-alkatetzako kide Iñigo Saizarrek balorazio positiboa egin du: "Lehen aldia izateko, gustura gaude. Pozik, ume kopuruarekin. Ea bada, hurrengo urtean ume gehiago elkartzen den, eta leihoetan ikusle gehiago dauden".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak