Izan ere, Korrikaren antolatzaileek azpimarratu duten moduan, "denon parte hartzeaz lortuko dugu Euskal Herri euskalduna eta guzion esku eta oinei esker eraman ahal izango dugu euskararen lekukoa Andoaindik Baionaraino".
18. Korrika
Korrika 18 datorren urteko martxoaren 14an abiatuko da pausoz pauso Andoaindik, eta martxoaren 24an iritsiko da Baionara. Eman euskara elkarri mezua barreiatuko dute herriz herri hamar egun horietan.
Gure ibarrari dagokionez, Elosutik behera etorriko da euskararen aldeko lasterketa martxoaren 21ean, eta Gatzaga zeharkatuta utziko du Debagoiena.