Arrasate Musikalekoak Gabonetarako motorrak berotzen hasi dira

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko abenduaren 5a

Gutxi geratzen da Gabonetarako, eta dagoeneko hasi dira Arrasate Musikalekoak motorrak berotzen. Hitzordu batzuk zehaztu ditute datozen asteetarako.

Gabonen bueltan eskaintzen dituzten ohiko kontzertuen harira, abenduaren 15, 20 eta 31rako egitaraua prestatu du Arrasate Musikalek.

Hilaren 15ean izango da aurreneko hitzordua, San Frantzisko elizan. Txistulariak Goikobalu abesbatzarekin batera 20:00etan elkartuko dira, eta zenbait pieza eskainiko dituzte. Banda Gazteak eta Goikobalu Txiki eta Gaztek Pepe Iantziren Otsango, Anme Miren de Kruzlegiren Gora Ikastolak, Luis Aranbururen Belenen Jaio da eta Aita Hilario Olazaranen Mendigoizaleak interpretatuko dituzte.

Jarraian, nagusien txanda izango da, eta Gabonetako Sonatatxoa, El Banco de Mendiguren, Ai Hau Gauaren Zoragarria, Bigarren Kalez Kale, Mesias Sarritan, Gabiltzan Klaez-kale, Gurea Da! eta Olentzero interpretatuko dituzte.

Abenduaren 20an berriz, 18:30ean izango da hitzordua Kulturaten, eta kasu horretan, Arrasate Musikaleko ikasleak izango dira protagonista.

Eta abenduaren 31n aldiz, Amaia antzokian Arrasate Musikaleko bandak gabon zaharreko urteroko kontzertua eskainiko du, 13:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak