Bankoa Credit Agricole-DV torneoko finalerdiak, Uarkapen

Xabier Urtzelai 2012ko abenduaren 5a

Zapatuan, 18:00etan hasita afizionatu mailako pilotariek Bankoa Credit Agricole-DV torneoko finalediak jokatuko dituzte Uarkapen. Promesa mailan Altuna eta Apeztegiak Dario eta Imaz izango dituzte aurrean, eta nagusietan Urbietak eta Diezek Ansotegiren eta Perezen kontra jokatuko dute.

Zapatuan Arrasateko pilotazaleek amateur mailako puntako torneoaz gozatu ahal izango dute, finalerdietan, gainera. Kanporaketa erabakigarri horiek 18:00etan hasiko dituzte.

Etxekoek, egubakoitzean
Asteburuko zubia tarteko etxeko pilotari gehienek atseden hartuko dute. Norgehiagoka bakarra izango da Uarkapen, egubakoitzean, 20:00etan hasita. Seniorreko hirugarren mailan Beñat Arabaolaza eta Oier Arregi Arrasateko pilotariek Andoaingo Gaztelekukoak izango dituzte aurrean.

Bestalde, errendimendu ligan dagoeneko final-laurdenetan daude. Hala, Arrasate Pilota Taldekoek Aitor Murgiondorekin, Ander Muruarekin, eta Iker Bengoarekin egingo dute aurrera. Kluben Arteko Txapelketan, berriz, joan den astean kadeteetan Beñat Iturriotzek eta Xabier Etxeberriak 10-22 galdu zuen Allerruren kontra, eta Josu Egiak eta Joseba Garatek 5-22 irabazi zieten Eplekoei

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak