Kulturate jendez lepo bete da Arrasateko zeruaren gaineko hitzaldian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko abenduaren 4a

Arrasate Zientzia elkarteak antolatutako 'Arrasateko iragana astintzen' zikloaren hirugarren hitzaldian ere lepo bete da Kulturate. Anton Del Campo elkarteko bazkideak 'El cielo desde Mondragón' izenburu izan duen saioa eman du. Astronomia zale bilbotarrak –50 urte daramatza gurean bizitzen– modu ulerterraz batean hurbildu die bertaratutakoei horren konplexua den zientzia. Hurrengo gonbidatua Jose Mari Velez de Mendizabal izango da; Miguel de Madinabeitia historialariaren gainean egingo du berba. Abenduaren 11n izango da, Kulturateko areto nagusian (19:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak