Beti ere Arrasate kokaleku dela, hainbat testigantza jasotzen ditu dokumentalak. Protagonista horietako bi izan dira gaur aurkezpenean: Josu Cascon eta Karmele Ilarduia. Biek Txatxilipurdiren oroigarria jaso dute.
Zabalkundearekin hasteko asmoz
Behin aurkezpena eginda, Txatxilipurdik espero du ikus-entzunezkoak ahalik eta hartzaile gehien izatea. Horretarako laster hasiko dute zabalkundea; Interneten zintzilikatuko dute eta bailarako beste herri batzuetan ere aurkezteko asmoa agertu dute: "Gertu gaude deitzen gaituzten tokietara joan eta bertan dokumentala aurkezteko", adierazi digu Eneko Barberena Txatxilipurdiko zuzendariak.