Arrasateko Bai Euskal Herriari taldeak Durangoko Azokararako dei egin du eta autobusa antolatu du

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko abenduaren 4a

Durangoko Azoka, euskal kultura eta sorkuntzaren topalekua, ate joka da, eta horren harira autobusa antolatu dute Arrasateko Bai Euskal Herrari ekimenetik. Taldekoek diotenez, abenduaren 8an, zapatuan, "hamaika aukera izango dira gozatzeko: liburuen aurkezpenak, hitzaldiak, tailerrak, jolasak, komikiak, mahai inguruak, bideoklipak, film laburrak, antzerki maratoia, diskoen aurkezpenak (Gose, Anger…), Barrura begiratzeko leihoak... eta Herrira noa lipdub-a", beste batzuen artean. Hala, proposatzen dute joaneko bidaia autobus publikoan egitea Durangora, eta itzulerarako, autobusa antolatu dute.

Ordutegia ere proposatu dute: 10:30ean, 14:45ean eta 19:30ean dago aukera, Arrasatetik Durangora busez joateko. "Bapo afaldu eta parrandatxoa egin ostean, berriz, guk antolatutako autobusean etxeratzeko aukera egongo da: goizeko 5etan Landako parean dagoen autobus geltokian autobusa hartu eta Arrasateraino itzultzeko aukera egongo da" diotenez. Txartelak, 6 eurotan, Irati tabernan eskura daitezke.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak