'Arrasate 1936: emakumea, gerra eta errepresioa' dokumentala saritu dute Lekeition

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko abenduaren 4a

Dragoi Produkzioak Arrasateko ekoiztetxeak, azaroaren 27tik abenduaren 1era arte ospatu den Lekeitioko 35. Euskal Zine Bileran bigarren saria eskuratu du dokumental profesional sailean. Saritutako lana Intxorta 1937 kultur elkarteak sustatutako 'Arrasate 1936: emakumea, gerra eta errepresioa' dokumentala da. Epaimahaiak lanaren funtsa orokorrean, artxiboan egindako lana eta lekukoei egindako elkarrizketen balioa kontuan hartu ditu saria ematerako orduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak