Garun-paralisia daukan Naiara Agreda 8 urteko neskatila arrasatearrari laguntzeko elkartasun kontzertua antolatu dute abenduaren 26rako. Hain justu ere, sarreran batutako diru guztia Naiara Agredari laguntzeko izango da. Gaixotasunak eragiten dizkion beharrak ase eta haren bizitza eramangarriagoa izan dadin etxean obrak egin behar dituzte. Kontzertua Arrasateko gaztetxean izango da, 22:00etan hasita, sarrerak 5 eurotan salduko dira eta honako talde hauek joko dute: Arkada Social, Rat-zinger, Des-Kontrol eta Screamers & Sinners.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.