Euskadiko gazte mailako saskibaloi txapelketa Iturripen, asteburuan

Xabier Urtzelai 2012ko abenduaren 4a

Euskal autononomi erkidegoko selekzioen arteko txapelketa jokatuko dute eguenetik hasita, abenduak 6, Iturripen. Ointxe! klubak hartu du txapelketa antolatzeko ardura, Gipuzkoako eta Euskadiko federazioekin elkarlanean. Hala, gizonezko eta emakumezkoek kantxan jarriko duten saskibaloi giroaz batera, klubeko ordezkariak arduratuko dira kantxatik kanporakoa girotzeaz.

Saskibaloi hitzordu polita izango dugu asteburu luze honetan Iturripen. Hala, Ibarreko zale guztiak gonbidatuta daude Ointxe! klubak antolatuta egingo duten selekzioen arteko txapelketara. Kantxan izango dira Euskal autonomi erkidegoko gazte mailako saskibaloi jokalari onenak, bai gizonezko eta bai emakumezkoetan, eta ibarrak izango du ordezkaririk, Mikel Atxa MUko jokalaria dagoelako aukeratuen artean. Hauek dira asteburuko ordutegiak:

Eguena, abenduak 6:
10:00 Araba - Bizkaia (Emakumezkoak).
12:00 Araba - Bizkaia (Gizonezkoak).

 Zapatua, abenduak 8
10:00 Bizkaia- Gipuzkoa (Gizonezkoak).
12:00 Bizkaia - Gipuzkoa (Emakumezkoak).

Domeka, abenduak 9
10:00 Gipuzkoa - Araba (Emakuimezkoak).
12:00 Gipuzkoa - Araba (Gizonezkoak).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak