Gaur abenduak 4, 18:00etan estreinatuko dute Hesiak gainditzen dokumentala Kulturateko Jokin Zaitegi gelan. Dokumentala euskarara hurbiltzeko eta euskara hurbiltzeko ahalegina egin zutenei eta egiten ari direnei esker ona adierazteko egin da. Bertan, Arrasateko zein inguruko guraso batzuen testigantzak jasotzen dira hizkuntzaren transmisioaren garrantzia azpimarratuz. Emanaldia ikusteko aukera izango du nahi duen orok.