Gabonetarako kanpaina gertu du Ibai-Artek

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko abe. 3a, 16:26

Gabonak ate joka ditugu dagoeneko eta urtero moduan Ibai-Artek kanpaina berezia antolatu du. Udalerria girotu eta Gabon giroa emate aldera kaleak argiztatuko dituzte, Gabonetako argidun bola eta errezelekin saltokiak apainduz. Gainera, Ibai-Arte txartela erabiltzen duten bezeroen fideltasuna saritzeko, hil osoan zehar 100 otzara zozketatuko dituzte. Bezeroak erosketa egiteko unean bertan jakingo du sariduna izan den edo ez.

Saskiak abenduaren 21ean banatuko dituzte; 13:30ean, Herriko plazan.

Saski ederrak izango dira:

Cava “CODORNIU CLÁSICO Brut Nature” 2 botila
“Viña Eguia” 2007ko Arabar Errioxako ardo onduaren 2 botila
“René Barbier Petillan” ardo gorri pindartsuaren botila
“Albéniz” ardi-gazta helduaren 2 zati kutxatilan
“Jesús Marcos” Salamankako aparteko txorizo iberiar bat
“Jesús Marcos” Salamankako aparteko saltxitxoi iberiar bat
“Asensio” pikillo piper osoen lata bat
“Celorrio” zainzuri flasko bat
”Dole” Anana lata bat
“Celorrio” lehen klaseko fruten anfora pote bat
“Zubia” antzar gibel patearen lata bat
Askotariko “Antiu Xixona” hiru turroi tableta
”Delaviuda” txokolate kurruskarizko turroi tableta bat
“Soto Segura” mazapan kutxa bat
Askotariko “El Santo” Gabon goxokien bi kutxa
“La confitera” polboroi kutxa bat
“Lindt Lindor” bonboi kutxa bat

Errege egunerako loteria txartelak

Hori guztia gutxi balitz, Ibai-Arteko kide diren saltokietan edozein erosketa egiten duten bezeroen artean Errege egunerako loteria txartelak oparituko dituzte. 66.828 izango da aurtengo zenbakia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak