Talogintza ikastaroa Ekinen eskutik

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2012ko abenduaren 3a

Abenduaren 15ean, zapatua, goizeko 10:00etatik 12:30ak bitartean Euskal Herriko ohiko jakia ezagutzeko aukera izango dugu Ekinen eskutik,  5 euroren truke. Izen ematea zabalik dago: 943 79 83 70 / 651 70 79 36 telefonoetara deituta edo ekin.emakumeak@telefonica.net helbidera eskaria bidalita.

Tailerraren helburua, parte hartzaileei talogintzaren istorioa erakutsi, taloak egiteko beharrezkoak diren materialak ezagutu eta prozedura irakastea da. Honakoak, berriz, edukiak: Artoaren eta taloaren historia laburra azalduko dute lehenengo; materialen aurkezpena egingo dute gero; taloa egiteko prozesuaren azalpena eginda, teoria praktikan jarriko dute gero; ikastaroaren amaieran, dastaketa egingo dute gero.

Ekin elkartean talogintza garatzen ari dira elkartearen sorreratik, jarduera berreskuratu (ikasi), kaleratu (talo postuak jarri) eta zabalduz (ikastaro eta tailerrak bideratuz).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak