Diruaren eta kontzientziaren arteko lotura, hitzaldi baten

Leire Kortabarria 2012ko abenduaren 3a

Debagoieneko Bidezko Merkataritza taldeak antolatuta, diruaren eta kontzientziaren arteko loturaz berba egingo du Joan Antoni Melék hilaren 12an.

Hitzaldia Kulturaten izango da, 19:00etan. Melek esperientzia du ohiko banketxearen arloan eta, gaur egun, banka etikoan, eta hausnarketa bultzatu nahi du, nola diruak eta dirua erabiltzeko moduak eragin zuzena daukan gure sakoneko baloreetan, besteenganako loturetan eta natura eta ingurumenarekiko mendekotasunean. Honako galderei erantzuten saiatuko da: Diruarekiko erlazioan, honen erabileran eta egindako inbertsioetan kontzientzia jarriz hobetu al dezakegu mundua? Benetan libreak al gara nahi ditugun erabakiak hartzeko? Edo beste batzuek hartzen dituzte nire erabakiak?

Informazio gehiago, www.dineroyconciencia.es blogean eta Joan Antoni Meléren jardunaldiaren laburpen-bideoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak