Orobengoa anaiak lasterketa egin barik itzuli dira Alcañizetik, entrenamenduan autoa apurtuta

Mirari Altube Arrese 2012ko abenduaren 2a

Alcañizen (Aragoi) jokatutako 500 kilometroko erresistentzia lasterketa egin barik itzuli dira Arrasateko TRT Racing taldeko Orobengoa anaiak. Entrenamendu saio pribatuetan ondo ibili ziren; baina saio ofizialean, hau da, lasterketako postua zehazteko proban beste auto batek atzetik jo zuen Iker Orobengoaren autoa eta apurtuta utzi.

Ez dira batere gustura itzuli Iker eta Igor Orobengoa Alcañizetik; batetik, haraino 15 bat laguneko taldea joan eta lasterketa egin barik itzuli behar izan dutelako; eta bestetik, izugarrizko potentziadun autoekin topo egin dutelako bertan: "Ezberdintasun handiak zeuden autoen artean, asko izugarrizko potentziadunak, izugarrizko abiaduran zebiltzanak eta txikion gainetik pasatzeko gertu; hori ez zaigu gustatu", azaldu du Igor Orobengoak.

Lehenengoz joan dira Alcañizeko lasterketara eta hori "ordaindu" egin dutela uste du Igorrek. Hala ere, zer dagoen jakinik ez dute baztertzen datorren urtean itzultzea: "Arantzatxoa geratu zaigu, eta ea datorren urtean heltzen garen", dio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak