Ugartek elkartea osatu arteko ibilbidearen errepasoa egin zuen. "Errealitatearekin preso ohiak ohartu ziren. Zer egin behar dugu atzetik datozenekin? izan zen euren galdera", esan zuen Ugartek.
Presidentea, diruzaina eta idazkaria
"Izaera nazionala du, asistentziazkoa da eta eremu politikotik kanpo dago elkartea", definitu zuen Ioldik. Presidentea, diruzaina eta idazkaria izango dira, hurrenez hurren: Andoni Iturriotz, Sebas Barinaga eta Ainhoa Erkizia.
Hiru zutabe izango ditu elkarteak
Elkarteak hiru zutabe izango ditu: batetik koordinazioa, preso ohiekin egon eta nola dauden galdetuko diete; bestetik, administratibo eta juridikoa, egin behar diren urratsak azalduko diete; eta, azkenik, lana eta trebakuntza.
Gizartearen babesa
Elkartearen zeregina informazioa zabaltzea ere bada, normalizazio prozesu honetan gizarte osoaren inplikazioa bilatzeko. Hala, elkartea alderdi politiko guztiekin elkartu da –PP eta UPN izan ezik–, sindikatuekin, enpresa gizonekin, eta baita ADEGI eta Confesbask-ekin ere. "Denen aldetik errespetua jaso dugu eta baita erantzun positiboa ere". azaldu zuen Ioldik.