Aktoreen lanak eszenatokia erabat betetzen duenean

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko abenduaren 2a

Ali Baba eta 40 lapurrak ipuin klasikoarekin gozatzeko aukera izan zuten zapatu arratsaldean Arrasateko Amaia antzokira bertaratu zirenek. Eta ez ziren gutxi izan gainera, seme-alabekin batera antzezlana ikustera animatu zirenak.

Hiru aktore eskenatokian, euren talentua baino apaingarri gehiagorik gabe: Anartz Zuazua, Asier Sota eta Julen Vega aktorean, hain zuzen ere, eurek osatzen dute-eta Borobil antzerki taldea.

Eszenaratze bitxiarekin eta alfonbra bat apaingarri bakar gisa, Ali Baba eta 40 lapurrak klasikoaren bertsio bizia egin zuten eta berehala harrapatu zituzten ikusleak, ume zein nagusiak. Izan ere, adin guztietarako obra da Borobil taldekoek Arrasatera ekarri zutena.  

Hiru aktore, 40 pertsonaia

Aktore lana da obrako elementurik garrantzitsuena eta berrogei pertsonaia ageri dira, nahiz eta taula gainean hiru aktore bakarrik egon.

Hiru aktoreon interpretazioarekin batera, argiztapenak, musikak eta efektu ezberdinek eszenetan sartzen lagundu zieten ikusleei. Zenbait momentutan ikusleen barreak ere entzun ziren. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak