Askotariko usai, kolore, zapore eta doinuek hartu dute eguerdian San Andreseko Gudarien plaza. 70 kilo txerri okelaz egindako pintxoak banatu dituzte arrakastaz. Jende mordoa batu da San Andres plazan eta begira asko ibili diren arren, esku artean erosketa poltsak ere ikusi ditugu azokan.
80 urtetik gorakoen bazkaria
Aurten nobedade gisa, Corazon de Encina gastronomia elkartean, bazkari oso berezia egin dute. Izan ere, 80 urtetik gorakoendako bazkaria egin da lehenengoz San Andresak ospatzeko.
Giro ezin hobean, 54 nagusik, parte hartu dute; tartean, Inazio Azkarraga-Urizar Arrasateko alkatea ikusi genuen bazkariaz gozatzen eta Udalaren eskutik opariak banatzen.