"Takarraran egiteko gogoa izatea da garrantzitsuena", esan du Arnaizek eta konstanteak izatea, "burugogorrak". "Aitzakia asko topatzen ditugu ez joateko: eguraldi txarra, lanak… Baina egunero ordu erditxo bat egitea ez da hain zaila", esan du.
Norberaren erritmoa topatzearen garrantzia ere aipatu du eta hasiberritan "lasai" joateko gomendatu, bestela segituan "erreko" garelako: "Zuk bai samur egiten duzula korrikan! esan izan didate, eta nik erantzun: bai, baina astean 100 kilometro ibiltzen naiz, eta zu?"
Aholku horiek entzunda takarraran egitera joan dira Aretxabaletarantz. 12 bat lagunek hartu dute parte; horietatik erdia Arnaizekin joan dira 10 kilometro egiteko asmoarekin; gainerakoak, beranduago atera dira eta bost kilometro egin dituzte.