Seber Altuben haima jarri eta hantxe banatu dituzte eskuorriak Gurutze Gorriko kideek bertatik pasatzen ziren herritarren artean. Hain zuzen, Arrasateko Sexologia zerbitzuak HIESAren kontrako nazioarteko egunaren bueltan Sexotasun Astea antolatu du eta gaur goizean egindako informazio-banatze ekintza hori ere hor kokatzen da.
Gauean, Sexiotasun kontzertua egongo da gaztetxean. 22:00etan hasita, Rockaina eta ZZ Blues band taldeek egingo dute kontzertua. Sarrera opari eta guzti 3 euro izango dira.