Jon Salaberriri omenaldi txikia, HIESaren kontrako egunean

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko abenduaren 1a

Asko entzun zen garai batetan Jon Salaberriren izena han eta hemen. GOIENAko irakurle batek gogora ekarri du Jon Salaberri eta hitz batzuk eskaini gura izan dizkio HIESaren Kontrako Nazioarteko Egunean.

Agur  t’erdi Jon!!!

Zauden tokian zaudela eta urte batzuk pasa ondoren, idazki honekin omenaldi txiki bat egin nahi dizut. H.I.E.Saren kontrako borrokaren nazioarteko egunean  zuk hainbestetan borrokatu zenuela eta euskaldun askori begiak ireki zenizkiolako, hain zuzen ere.

Eta ez nik bakarrik, baizik eta badirudi Arrasate herriak ere, omendu nahi izan zaituela  argazkian agertzen diren eskailerak eraikita, zuk bultzatutako lazoa (eta lehenengoa) irudikatuz.

Mila esker, Jon!!

Arrasateko HHI-ko irakasle bat

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak