Jose Mari Eguren plaza ingurua trafikoarentzat itxita astelehenetik eguaztenera

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko azaroaren 30a

Udalak adierazi duenez, abenduaren 3tik 5era bitartean itxita egongo da zonaldea trafikoarentzako.

Abenduaren 3tik 5era Iberdrolak kanalizazio lan batzuk egin behar dituela eta, Udalak jakinarazi duenez, asteleheneko lehenengo ordutik eguaztenera bitartean, trafikoarentzako itxita egongo da Jose Mari Eguren plazaren atze aldeko kalea, Grupo San Juanen atzean.

Autoz ezin pasatzeaz gainera, ezin izango da bertan aparkatu, lanak egin bitartean. Adierazitako tokia libre egon beharko da asteleheneko goizeko 8etarako.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak