Gitarrarekin edozer egiteko gai zela hasieratik erakutsi zuen atzoko protagonistak. Inprobisaziorako tarterik ez zen falta izan eta azkenerako lortu zuen gaztetxeko giroa berotzea. Ikusleak gustura egon ziren, proposamen berriari adi-adi.
20 urte besterik ez
Eskandinabiako eta Ingalaterrako odola daukan blues-rock gitarra jotzaile eta abeslari talentuduna da Krissy Matthews; 20 urte ditu, dagoeneko lau disko kalean eta nazioarteko hainbat bira eginak. 12 urterekin John Mayall & The Bluesbreakers taldearekin bi gautan aritu zen eta ordutik agertokia Jeff Healey, Robben Ford, Walter Tront, Joe Bonamasa, Nuno Mindelis eta beste musikari ezagun askorekin partekatu du.
Arrasatekoa, Euskal Herriko kontzertu bakarra
Krissy Mathews Band hirukotearekin nazioarteko blues jaialdi gehienetan kontzertuak egin ditu. Adituek Hank Marvin, Peter Green, Derek Trucks, Jimi Hendrix, Jeff Beck eta Alvin Lee musikarien nahasketa gisa hartu dute. Beti ere bluesaren bertsio rockero eta distortsionatuagoa eginez. Krissy Matthews Bandek Euskal Herrian kontzertu bakarra egingo du, Arrasatekoa.