Hainbat protesta egin dituzte gaur Euskal Herri osoan zehar Araiako hilketa gaitzesteko. Herenegun hil zuen senarrak Teresa Egurrola eta ondoren bere buruaz beste egin zuen. Hilketaren kontrako adierazpenak han eta hemen ikusi ditugu egunotan eta Debagoienean, Oñatin eta Arrasaten egin dituzte elkarretaratzeak gaur arratsaldean. Mundu Martxaren deiarekin bat eginez, Arrasateko Emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako plataformak deitu du arrasateko mobilizazioa. 'Emakumeei erasorik ez' lelopean elkartu dira herriko plazan 50 bat lagun.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.