Hona laukote arrasatearrak eman duen azken albistea: "Badator, badator … lehenengo aurrerapenaren bideoklipa! Diskoa fabrikatik ateratzeko ordu gutxi geratzen dira eta gure lana eskuetan edukitzeko irrika ez da nolanahikoa. Aragoi aldean omen dago gure abestien bilduma, gure iritzien liburuxka musikatua. Datorren astean kaleratuko da diskoa, eta datorren astean bertan, abenduaren 8an, Ahotsenean Durangoko Azokaren baitan sortzaileek beraien lanak aurkezteko daukaten espazioan, zuzenean lehenengo aldiz joko ditugu “Hirugarren Azala” diskoko abestiak".