Txinatar eta japoniar ideogramekin dator Elkartruk

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko azaroaren 29a

Japoniar eta txinatar ideogramak, txalaparta  eta opariak modu dotorean aurkezteko ikastaroak izango dira abenduaren zehar Elkartruk egitasmoaren baitan.

Azaroa amaitzear dagoela, abenduko Elkartruk egitasmoaren baitako ikastaroak prest dituzte AEDn. Zapatu honetan bertan hasiko dira, eta japoniar zein txinatar ideogramak izango dituzte ardatz. 11:00etatik 13:00ra bitartean egingo dute, AEDren egoitzan. 

Ordutegi eta toki berean egingo den txalaparta ikastaroa berriz, abenduaren 15ean izango da; izenematea abenduaren 13an amaituko da.

Eta abenduaren 17an, opariak dotore aurkezteko modu errazak erakutsiko dituzte. Abenduaren 14ra arte eman daiteke izena eta arratsaldez elkartuko dira, 18:30etik 20:30era. 

Ikastaroetan parte hartzeko 5 euro ordaindu beharko da

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak