Gizonezkoa atxilotu dute bart Arrasaten bikotea jotzeagatik

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko azaroaren 29a

35 urte ditu eta Bergarako komisaldegiko ertzainek atxilotu zuten etxean, 11:30 aldera Arrasateko Udaltzaingotik balizko familia-biolentzia kasu baten abisua jaso eta gero.

Patruila bat gertakariaren lekura joan zenean emakumezkoarekin berba egin eta hark kontatu zien bere bikotekideak ezpainean zauria eragin ziola borrokaldi baten ostean, eta sukaldeko altzarien kontra ere bultza egin ziola eta bizkarrean kolpea hartu zuela.

Emakumezkoari entzun eta gero bikotekidea atxilotu egin zuen Ertzaintzak. Etxean bertan zegoen eta onartu egin zuen gertatutakoa.

Emakumezkoa Eskualde Ospitalera eroan zuten.

Bestalde, Herrizaingo Sailetik gogora ekarri dute genero biolentziaren biktimak artatzeko 24 orduko telefeono bidezko zerbitzua dagoela: 900.840.111  edo 016.

Gaur elkarretaratzea

 

 

Bestetik, martitzenean, Araian, bikotekideak hil zuen Tere Egurrolaren hilketa salatzeko, elkarretaratzea deitu du gaurko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren plataformak 19:00etan, Herriko Plazan.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak