Sahara okupatua eta Kolonbiako antifaxismoa, asteon berbagai

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko abenduaren 10a

Arrasateko Askapenak, Irati eta Dat tabernekin elkarlanean, Sahara eta Kolonbiako egoerak hizpide izango dituen hitzaldi bana antolatu ditu biharko eta etzirako. Sahara okupatuaren gainean berba egingo dute bihar Irati tabernan (19:30) eta etzi, berriz, Kolonbiako antifaxismoa izango dute berbagai Dat tabernan (19:00).

Martitzeneko (abenduaren 11, 19:30) hitzaldiak Sahara okupatuaren egoera Gdeim Izik-eko kanpamenduaren II.urteurrenean du izenburua. Berba egingo dute 2012an Askapenako brigadetan parte hartu zuten bi kidek. 

Kolonbiako hitzaldiari, berriz, honako izenburua jarri diote: Antifascismo en Colombia; desde la perspectiva de la marcha patriotica. Juan Pablo Torresek eskainiko du berbaldia. Aberriaren Martxako kidea da Torres. 

Hitzaldion helburua da "bi herri zapaldu hauen egoera jasangaitzarenganako sentsibilizazioa" handitzea, antolatzaileen esanetan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak