Krissy Matthews eta bere blues-rock arrakastatsua

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko azaroaren 28a

Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan, azaroko azken hitzordua izango da aste honetakoa eta Krissy Matthews igoko da gaztetxeko taula gainera.

Tania de Sousak, Ursula Strongek eta Ainhoa Unzuetak osatzen dute Zuloak taldea eta pasa den asteko hiru nesken emanaldiaren ostean,  badator azaroko azken Kooltur Osteguneko kontzertua. Oraingo honetan gainera, nazioartean sona duen artista batek bisitatuko du Arrasateko Gaztetxea, Krissy Matthewsek hain zuzen. "Eskandinavia eta Ingalaterrako odola daukan talentu handiko blues-rock gitarra jotzaile eta abeslaria da Krissi Matthews". Hala adierazi dute antolatzaileek.

Zakur zahar gaztea

Hogei urterekin lau disko ditu dagoeneko kalean musikariak eta gainera, nazioartean bira ugari egindakoa da. "Krissy Matthews Band hirukotearekin kontzertuak eskaini ditu nazioarteko blues jaialdi gehienetan".
Hamabi urte zituela John Mayall & The Bluesbreakers taldeareikin bi gautan aritu zen "eta ordutik Jeff Healey, Robben Ford, Walter Tront edota Joe Bonamasa moduko musikariekin igo da oholtzara gitarra jotzailea".

Euskal Herriko hitzordu bakarra

Artista gazteak argi utzi du esperientzia handia duela bere gain eta musikan adituek Jimi Hendrix, Peter Green edota Alvin Lee moduko musikari bikainen nahasketa dela esaten dute. Krissy Matthews gazteak baina, "bluesaren bertsio rockero eta distortsionatuagoaa eginez".

Talenturik falta ez zaiola argi utzi du bisitatu dituen toki guztietan, eta Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan ere, halaxe egingo du. Gainera, Euskal Herrira egingo duen lehenengo bisita izango da, eta kontzertu bakarra, gainera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak