Ibilbide motza 5 kilometrokoa izango da –hasiberriendako izan daitekeena–, eta luzeagoa 10 kilometrokoa (parte-hartzaile guztiendako sariak izango dira). 11:00etan San Andresko dendan (Arrasate) elkartuko dira, baina korrika egitera joan aurretik atleta aretxabaletarrak berbalditxoa egingo du; kirol munduan izandako hastapenez, korrika egiteko ohiturez, erabiltzen duen materialaz edota gomendioen gainean jardungo du Antxintxikakoak.