Eragile berriak egin behareko lanak, besteak beste, honakoak: administrazioa eta kudeaketa lanak; lantaldeen dinamizazioa; ekintzen antolaketa eta diru-laguntzen eskaerak egitea. Lan horiek egiteko bilatzen den perfila, administrazio edo idazkaritza ikasketak duena, edota arlo sozialarekin lotura duten ikasketak (horien artean, gizarte hezitzaile, gizarte langileak izan daitezke).
Perfil hori izateaz gainera, kudeaketan eskarmentua izatea baloratuko da eta baita harremanetarako erraztasuna izatea ere. Era berean, emakumezkoa eta euskara maila altukoa izatea ere kontuan hartuko dira. Bailarakoa izatea ere baloratuko da.
Kontratu partziala da eskaintzen dena, 6 hilabeteko iraupenarekin. Ordutegiari dagokionez, 6 ordu, goizez eta arratsaldez. Langile berria lehenbailehen lanean hastea da asmoa, abendua edo urtarrilean bestela. Interesatuek bidali dezatela curriculuma helbide honetara: ekin.emakumeak@telefonica.net.