Arrasateko salaketa idazkia, gerra osteko urteetan

Ubane Madera 2012ko azaroaren 28a

"Azken gerra zibilaren ondorioz –aurreko guztietan bezalatsu- hiritarren arteko salakuntzak ugaritu ziren. Jakina, bando irabazlearen kiderik adierazgarrienek euren kartak jokatu zituzten, bat ere lotsa gabe, interesik zikinenek hala eraginda". Hala kontatzen du Josemari Velez de Mendizabalek bere blogean. 1939an Arrasateko epaitegian bete behar zen idazki-formulario horietako baten adibidea ere badakar.  

"Don..., vecino de Mondragón, comparezco y como mejor proceda digo: Que deseo prestar declaración ante este Juzgado sobre la conducta política y social del vecino de esta villa..." Hala hasten zen Arrasaten erabiltzen zen idazki-formulario hori. Velez de Mendizabal historiadoreak halaxe jaso du Hots Begi Danbolinak blogean.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak