Udaletxeko Kultura Departamenduan eman dezakete izena Santamasetako erakusleiho lehiaketan parte hartu gura duten herriko denda guztiek. Abenduaren 14a baino lehen egin beharko dute inskripzioa eta hurrengo egunetik aurrera hasi ahalko dira erakusleihoak apaintzen parte hartzaileak.
Bertako produktuak ipini beharko dituzte parte hartzaileek dekorazioan. Eta betiko lez, originaltasunari garrantzia emango diote, baita mezu publizitarioaren baliogarriatsunari, zein itxuraren kalitateari ere. Gainera, Santamas eta gabon giroarekin zerikusia edukitzea ere kontuan hartuko da.
Hiru sari emango dituzte, 300 euro lehenengoari , 250 euro bigarrenari eta 200 euro hirugarrenari. Gainera, epaimahaiak aukeratutako hiru erakusleiho horiei plaka bana emango zaie.