‘Begira!! Arrasate’. Halaxe deitzen da Zuztarrak Errotuz taldeak antolatutako erakusketa. Gaurtik aurrera, zazpi astetan zehar egongo da ikusgai Kulturateko klaustroan.
Bi urte igaro dira Zuztarrak errotuz taldeak erakusteka egiteko ideia eduki zuenetik asmoa gauzatu arte. Forma hartuta, Kulturateko erakusketan Arrasateko aurre historiatik gaur egunera bitarteko kontuak jasotzen dira.
Hegeita zazpi informazio taula egokitu eta askotariko gaiak jorratu dituzte: Nafarroa gure estatua; Gaztelarren hiri gutuna; Hazi eta hezi; 1936, altxamendu faxista; Kultura sortzen duen herria; gazte gara gazte... Guzti horien bidez Arrasateren urrutiko zein gertuko iragana eta oraina jasotzen da bertan.
Antolatzaileek erakusketara bertaratzen direnen iritzia jakin gura dutela eta, panel batetan postitak ipintzeko aukera eman dute, "iradokizun zein kritikarako aukera emanez".
Zuztarrak Errotuz taldeko Xabier Zubizarretak, erakusketaren harira honakoa esan du: "Herritarrei egun bakarrean baino, bizpahirutan etortzea gomendatuko nieke, izan ere, informazio asko eskaintzen du erakusketak". Gogoratu, hemendik aurrera, eta urtarrilaren 6ra arte eta martitzenetik domekara bitartean, 17:30etik 20:30era arte bisitatu ahalko dela Kulturateko erakusketa.