Ordu aldaketa egubakoitzeko gaztaina-erre dastatzean

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko azaroaren 27a

Arrasate Herri Eskolak antolatutako gaztaina erre dastaketan ordu aldaketa egon da. Hala, egubakoitzean 17:00etatik aurrera izango da hitzordua herriko plazan.

Urteroko ohiturari jarraituz, Arrasate Herri eskolak antolatutako gaztaina-erre dastatzea egingo dute azaroaren 30ean, egubakoitz honetan. Hitzordua 17:00etan izango da herriko plazan eta Guraso Elkarteko kideak arratsaldeko 15:30etik aurrera lanean egongo dira bertan, ordurako jatekoa prest edukitzeko.

Udazkeneko ohiko jakiak izaten dira gaztainak, eta aurreko urteetan  bezala jende ugari espero dute herri eskolakoek. Deialdia gainera irekia da, eta herritar guztiak gonbidatuta daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak