Etxebizitzak eta osasunari buruzko berbaldia abenduaren 13an

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko azaroaren 27a

Abenduaren 13an 'Gaixotzen gaituzten eraikinak: Gure garaiko gaitzen zergaitietako bat. Nola aurre egin eta irtenbideak aurkitu' hitzaldia egingo dute Kulturaten.

AS Bioeraikuntzak antolatuta, Pedro Luquin terapeuta naturistak eta geobiologian adituak, Jon Perez arkiteko eta geobiologoak eta Ramon Erauso geologo eta geobiologoak egingo dute berba abenduaren 13an, eguena, Kulturateko Areto Nagusian, 19:00etatik aurrera.

Bioeraikuntzen garrantzia azpimarratuz, egungo etxeetako erradiazio naturalek edota artifizialek sor ditzaketen gaitzei buruz egingo dute berba, adibideak ipiniz edota irtenbideak topatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak