Iheslari arrasatearrei, elkartasun keinua

Ubane Madera 2012ko azaroaren 27a

Joan den asteburuan Arrasatetik "autobus bete herrritar" joan zen Urruñara, "Iparralden bizi diren Arrasateko iheslari politikoekin bazkaltzera, eta beraiei babesa eta elkartasuna adieraztera". Herrira elkarteak emandako informazioaren arabera, zazpi iheslari politiko egon ziren bazkarian, "batzuk herritik duela 40 urte baino gehiago joanak". 

"Iheslari politikoa arrazoi politiko eta sozialengatik bere bizitokitik ihes egin eta beste toki batean babesa bilatzen duen herritarra da (…). Herriratik, egoera larrian diren iheslarien baldintzak hobetu eta lehen urrats bezala denontzat Euskal Herrian era duinean bizitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu. Honez gain, Frantziar eta espainiar estatuei dei egin nahi diegu gatazka armatuaren ondorioei heltzeko", adierazi dute.

Horrekin batera, Herrira elkartekoek gogora ekarri gura dute Hegoamerikan ere badirela iheslari arrasatearrak.

Bukatzeko, dei egiten dute urtarrilaren 12an Bilbon egingo den ekitaldian parte hartzeko. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak