'Buah Txabal' antzezlana bueltan dator gaztetxera, 70 emanaldi betetzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko azaroaren 26a

Domekan, abenduak 2, AEDk ekoiztutako Buah txabal! antzezlana Arrasateko Gaztetxean izango da, Euskararen Egunaren atarian. Emanaldi horrekin 70 izango dira dagoeneko Unai Iturriagak idatzi eta Jon Zubiaga 'Osoron'-ek antzezten duen obrarekin eskaini direnak. Eta beste bost ere lotu dituzte urtarrila bitartean, besteak beste, San Telmo museoan geldialdia egingo duen 'Badu bada' erakusketaren barruan. Antolatzaileak, pozik: "Ezbairik gabe euskarazko antzezlan gutxik bete ahal izan duten marka lortu dugu!"

Orain arteko emanaldien balorazio ezin positiboa egingo dute AEDkoek: "2010eko apirilaren 10ean Markinan estreinatuz geroztik, oso erantzun polita izan du obrak, bai ikusle kopuruari, bai kritikei dagokionez. Beraz, AEDk lana ekoizterakoan izan zuen helburua ondo baino hobeto betetzen ari dela esan dezakegu. Alegia, gazteei euskararen inguruan zuzen eta garbi hitz egitea, bide batez, ondo pasatzeko aukera eskainiz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak