Sexosasun Astea eta Euskararen Eguna dela-eta, ekintza interesgarriak Gaztegunean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko azaroaren 26a

Abenduaren 1ean Hiesaren aurkako nazioarteko eguna izango da eta abenduaren 3an, berriz, Euskararen Eguna. Bada, bi egun horien aitzakian ekitaldi interesgarriak izango dituzte asteon 'gaztetxokoeroek', Erdiguneko gaztegunean.

Batetik, Hiesaren aurkako nazioarteko egunaren baitan, Sexologia zerbitzuak antolatu duen Sexosasun Astearen barruan Mihibero txapelketa antolatu dute Txatxilipurdiko hezitzaileek. Txapelketa horretan 12-17 urte bitarteko gazteek froga ezberdinak egin beharko dituzte, guztiak ere sexuarekin lotutakoak: galderak erantzun, mimika, hitz debekatuak, marrazkiak egin...

Lehiaketan parte hartzeko lau pertsonako taldeak osatu beharko dira eta Gaztegune edo gaztetxokoan izena eman. Irabazleendako zein parte hartzaileendako "sari bikainak" egongo dira. Eguen honetak izango da, hilak 29, 18:00etatik aurrera.

Jai berezia Ttak! taldearekin

Bestalde, abenduaren 3an Euskararen nazioarteko eguna dela-eta aste bukaerara begira egitarau berezia antolatu dute. Egubakoitzean, hilak 30, Ttak! taldearekin batera jai berezia egingo dute, zapatuan, abenduak 1 kontzertua izango da Revolta Permanent taldearen eskutik (18:30). Domekan, azkenik, Euskaraz bizi nahi dut kolaxa eta Gartxot filma ikusteko aukera izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak