Jostailu trukea, kontsumoa murriztu eta berrerabilpena sustatzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko aza. 26a, 14:43

Aurten ere jostailu truke merkatua antolatu du Txatxilipurdik: "Batez ere, haur eta gazteei eskaini nahi diegu aukera hau, jostailuak ekartzera etorri daitezen euren borondatez, eta ondoren beste bat etxera eraman dezaten: lagunei, gurasoei, familiakoei,… oparitzeko. Edo, gustukoren bat aurkitu ezkero, eurendako har dezaten". Aste honetan hasiko dira jostailuak biltzen eta trukerako eguna abenduaren 16a izango da.

Jostailuak adin guztiendako izan daitezkeela nabarmendu dute Txatxilipurdikoek: "Sarri, guraso edo helduei zerbait oparitu nahian izaten gara, eta ez dugu jakiten zer oparitu. Jostailuak adin guztietarako dira aproposak, eta nori ez zaio gustatzen jolastea?". 

Urtero moduan, jostailu bakoitzeko txartel bat emango da, jostailua osorik eta egoera onean badaude. Onartuko ez diren jostailuak, sexu bereizketa eta indarkeriaren aldeko jarrerak erakusten dituztenak izango dira.

Jostailuak sortzeko aholku eta guzti

Gainera, jostailuak sortzen laguntzeko gertu daude: "Dirurik gabe opari polit bat egiteko aukera dago eta truke egunean gustuko ezer aurkitu ezean ere, liburuxka txiki bat izango dute eskuragarri gerturatzen direnak, etxean egiteko moduko jostailuen argibide eta irudiekin. Nola ez, jostailuak material birziklatuarekin egiteko modukoak izango dira.

Behean duzue jostailu bilketarako zehaztu duten egitaraua:

Jostailuak hiru astetan zehar jasoko dira gune ezberdinetan, 17.30etik 19:00etara bitartean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak