"Eraikuntza pil-pilean" hitzaldi sorta

Maider Arregi 2012ko azaroaren 26a

Arizmendi Ikastolako, Lanbide Heziketako Eraikuntzako Heziketa zikloak, "Eraikuntza pil-pilean" hitzaldi sorta antolatu du hilaren 28rako. Sektoreko profesionalei eta enpresei zuzenduta dago. 11:30ean  Arizmendi ikastolan, Arrasaten. Sarrera doakoa da. Interesatuek lanbide@arizmendi.ikastola.net helbidean izena eman beharko dute, -izen-abizenak, enpresa eta e-maila–. 943 790027 / 943 712025 telefonoetara ere deitu daiteke. Plazak mugatuak.

Hitzaldia: Itsas garraioko edukiontzi berrerabilgarrietatik etxebizitza iraunkorrak eraikitzeko sistema berritzailea Hilaria: Conten House-ko arduradunek itsas garraioko edukiontziez egindako etxebizitza modularrak egiteko sistema aurkeztuko digute. CTE eta Europako eraikuntzako araudia betetzen duten sistema honen aukerak aditzera emango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak