Bestalde, formula erotikoen txapelketan parte hartzeko aukera egongo da aste osoan; herriko hainbat tokietan kutxa eta inprimaki batzuk egongo dira. Era berean, hilaren 29an Mihibero txapelketa antolatu dute erdiguneko Gaztegunean, 12 eta 17 urte artekoendako. Argibide gehiagorako, Sexologia zerbitzura jo: 943 25 20 66.
Euskararen eguna
Bestalde abenduaren 3an Euskararen nazioarteko eguna dela-eta aste bukaerara begira egitarau berezia antolatu dute. Barikuan Ttak taldearekin batera jai berezia egingo da. Zapatuan, kontzertua izango da Revolta Permanent taldearen eskutik eta domekan euskaraz bizi nahi dut kolaxa eta Gartxot filma eskainiko dute erdiguneko gaztetxokoan